Eguenean zabalduko dituzte igerilekuak

Anboto 2014ko uzt. 1a, 10:57
Herritarrek doan sartu ahal izango dute eguenean igerilekuetara, ate irekien jardunaldia egingo dute eta.

Goizeko 11:00etatik aurrera egongo da igerilekuak estreinatzeko aukera. Igeri egin edo bainua hartzeko hiru leku egongo dira: txikia, ertaina eta txirristak dauzkana. Azpiegitura berriagaz, herritik irten barik udaz gozatzeko eskaintza egin gura du udalak. Egueneko jardunaldiaren ostean, barikuan hasiko dute denboraldia. Udalak prentsa ohar bidez gogoratu du eguenean doan sartu ahalko dela, eta herritarrak hurreratzera gonbidatu ditu.

Horrez gainera, hogei lanpostu sortuko direla nabarmendu du. Izan ere, sarreretarako, sorosle lanetarako eta tabernari izateko hartu dituzte beharginak. Aisialdi eskaintzaz aparte, herriko ekonomian eragiteko asmoz garatu dute proiektua, kontsumoa sustatu eta turismoa indartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!