Etxean dago Txomin Lesende

Anboto 2014ko mai. 19a, 12:39

Gazte elorriarra atzo irten zen kartzelatik, 13 urtez preso egon ostean.

2000. urtean atxilotu zuten Lesende Donostian, kale borrokako ekintza batzuetan parte hartzea egotzita. Otsailean espetxean hildako Arkaitz Bellon eta Portugalen preso dagoen Andoni Zengotitabengoagaz batera atzeman zuen Ertzaintzak. Epaiketan, hamahiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Atzo geratu zen libre, zigor osoa bete ondoren.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!