3.500 dantzari batuko dira domekan Bizkaiko Dantzari Egunean

Anboto 2014ko mai. 17a, 09:00
Elorrioko Besaide dantza taldea iaz egin zuen urteurreneko jaian.
Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dute domekan, Elorrion. Jaialdia lekuz aldatzen da urtero, eta aurtengo edizioan Elorrio izango da topagune. 3.500 dantzari inguruk parte hartuko dute, eta ikusleak batuta, 10.000 bat lagun elkartzea aurreikusi dute antolatzaileek. Beraz, giro itzela espero dute.


11:30ean hasiko da saioa Nizeto Urkizu kaleko aparkalekuan. Dantzari dantza, Gipuzkoako dantza, dantzari ertainak-txikiak, Eltziegoko dantzak, gorulariak, kaixarranka eta larrain dantza eskainiko dituzte. Plazako pilotalekuan jolasak eta azoka egongo dira, eta 17:00etan Drindotsen erromeria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!