Naturbideak sarearen lehenengo zatia eraiki dute

Anboto 2014ko mar. 14a, 08:50
Udalak martxan dauka Naturbideak egitasmoa. Herriko natur eremuak lotu gura ditu, eta obraren lehenengo fasea amaitu berri du.

 

Prentsa oharrean azaldu du, eremu asko direnez, lanak zatika egingo direla. San Agustin, Zenita-San Juan eta Santiago inguruneetan egin dituzte lanak: sasiak kendu, landareak sartu, inausketak, errekak garbitu, bideak egokitu eta informazio seinale zein panelak ipini dituzte. 109.000 euroko aurrekontua eduki du udalak, Jaurlaritzak eta Aldundiak lagunduta.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!