Durangaldeko Kontseilu Sozialistak Palestinaren askapenaren alde mobilizatzera deitu du

Anboto 2024ko mai. 13a, 13:58

Kontseilu Sozialistak Palestinaren alde egindako elkarretaratzea iazko urrian.

Kontzentrazioa Durangon egingo dute, maiatzaren 15ean. 18:30ean izango da, udal plazan.

Durangaldeko Kontseilu Sozialistak Palestinaren askapena eskatzeko mobilizazioa egingo du maiatzaren 15ean. Kontzentrazioa Nakba modura ezagutzen den egunaren urteurrena gogoratuta egingo dute. Nakba berbak Hondamendia esan gura du arabieraz, eta palestinarrek izendapen hori darabilte haien herritarren exodoari erreferentzia egiteko. Izan ere, Israelgo estatua 1948ko maiatzaren 15ean sortu zen. Hain zuzen ere, Erresuma Batuak Palestina kolonia modura erabiltzeari utzi eta biharamunean. Egun hartan, Palestinako juduek Israelgo estatuaren independentzia aldarrikatu zuten. Eta horren eraginez, milaka palestinarrek haien lurrak utzi behar izan zituzten nazioarteko erbestea hasita. Kontseilu Sozialistak urteurren hori gogoratuta egingo du kontzentrazioa. 18:30ean izango da, Durangoko udal plazan. Era berean, "Israelen eta bere Mendebaldeko konplizeen aurka" egitera deitu dute.

Bestalde, Kontseilu Sozialistak mobilizazio nazionala egingo du maiatzaren 18an Iruñean. Palestina askatzea eskatzeko manifestazioa egingo dute Nafarroako hiriburuko kaleetan. Martxak 12:30ean irtengo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!