Autopistako bidesariak eztabaidagai eguaztenean Durangon

Anboto 2024ko api. 16a, 11:54

Autopistako bidesarien kontrako plataformak mahaingurua antolatu du eguaztenerako. 19:00etan izango da Jesuitak ikastetxeko Arrupe gelan.

AP-8 Peajerik ez! Plataformak mahainguru publiko bat antolatu du autopistako bidesarien egoera eta etorkizuna eztabaidatzeko. Jardunaldian parte hartuko dute Hiru garraiolarien sindikatuko kideek, AP-68 Dohainik plataformak, AP-8 Peajerik Ez plataformak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura Saileko kideek. Alain Salterainek egingo ditu moderatzaile lanak. Mahaingurua bihar eguaztena izango da Jesuitak ikastetxeko Arrupe gelan, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!