Hiri kanpamenduak, Txiki-Txoko eta abentura Udaroren aurtengo programan

Anboto 2024ko api. 15a, 13:25

Udaroko programetan izena emateko epea apirilaren 23an zabalduko dute honako lotura honetan. Matrikularen formalizazioa maiatzaren 7tik aurrera egin beharko da.

Durangoko Udalak Udaro aisialdi programaren edizio berria ipini du martxan. Uda sasoian umeei eta nerabeei zuzendutako aktibitateak batu dituzte, modu horretan "bizimodu aktiboa, osasungarria eta familia kontziliazioa" errazteko. Egitarauak honako hauek dira adin tarteka: 

  • Txiki Txoko: 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa. Landako Gunean egingo dute ekainaren 24tik uztailaren 5era  eta uztailaren 8tik 19ra. Jardueren ordutegia astelehenetik barikura izango da, 9:00etatik 14:00etara
  • Hiri kanpamenduak: 6 eta 10 urte bitarteko haurrei begirakoa. Bi alditan garatuko da: ekainaren 24tik uztailaren 5era eta uztailaren 8tik 19ra, astelehenetik barikura 9:00etatik 14:00etara.
  • Abentura:  11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat da,  Landako gunean. Ekainaren 24tik uztailaren 5era, eta bigarren hamabostaldia uztailaren 8tik 19ra, astelehenetik barikura, 9:00etatik 14:00etara.
  • Ingelesez olgetan: 7 eta 14 urte bitartekoentzat, Institutuan gauzatuko da. Ekainaren 24tik uztailaren 5era eta uztailaren 8tik 19ra eskainiko da, astelehenetik barikura 9:00etatik 14:00etara.
  • Kirol udalekuak: 7 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskainiko dute, Landako Gunean egingo da. Programa honek aldi bakarra du, uztailaren 22tik abuztuaren 2ra, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Bestalde, aurten egun osoko txangoa berreskuratuko dute. 

Prezioak eta izen emea

Prezioei dagokienez, hamabostaldi batek 100€-ko prezioa du eta bi hamabostaldik 160€-koa. programetan izena emateko epea apirilaren 23an zabalduko dute honako lotura honetan. Matrikularen formalizazioa maiatzaren 7tik aurrera egin beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!