Aparkatuta zeuden bi ibilgailuk su hartu dute bart goizaldean Durangon. Askatasun Etorbidea kalean izan da gertaera, 01:50ean, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Ertzaintzak azaldu duenez, zauriturik ez da egon eta oraindik argitu barik dago zer gertatu den.