Durangoko Maristak ikastetxeak kudeaketa aurreratuan Urrezko A saria lortu du

Anboto 2021ko aza. 24a, 09:07

Aintzatespena hurrengo abenduaren 13an banatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian, 18:30etan.

Durangoko Marista ikastetxeak Kudeaketa Aurreratuan Urrezko A Euskal Saria jaso du. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aintzatespena hurrengo abenduaren 13an banatuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Erakunde honek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean. EUSKALITeko Ebaluazio Klubak modu altruistan elkarlanean aritzen diren 2.000 zuzendarik eta teknikarik baino gehiagok osatzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!