Fran Garateren auzia

Garatek ere onartu du udaleko Berdintasun Plana

Markel Onaindia 2017ko ira. 26a, 17:30
Garateren aurrean protesta egin zuten feministek zenbait osoko bilkuratan.

Osoko bilkurak aho batez onartu du plan berria. Debatean ez bozkatzeko gonbitea egin dio EH Bilduk Fran Garateri (PP), abusu saiakeragatik salatu zuten zinegotzia -epaileek absolbitu zuten-. Berak ere baiezkoa eman dio planari.

Garate martxoan atxilotu zuten, emakume batek bere aurka salaketa ipini eta gero. Udalak eta mugimendu feministak bere dimisioa eskatu zuten, eta tentsiozko osoko bilkurak bizi izan ziren ekainera arte. Atxilotu zutenean, epaileak auzia artxibatu zuen, eta emakumeak errekurritu arren, azkenean berriro absolbitu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!