Durangoko Kulturalak igoera faseko sailkapenarekin borobildu du aurtengo denboraldi bikaina. Sodupen 0-2 irabazi zuten Praderaren eta Galartzaren gol banari esker. Igoera fasea jokatuko duten lau taldeek euren norgehiagokak irabazi zituzten. Alaves B da txapelduna, Vitoria geratu da bigarren, Kulturala hirugarren eta Beasain laugarre. Lau puntuko aldea besterik ez da izan lehenengoaren eta laugarrenaren artean.
Gaur egingo dute igoera faseko kanporaketen zozketa.