Ertzaintzak ANBOTOri jakitera eman dionez, Durangon Balea Urdinaren ustezko kasu bat ikertzen dabiltza. Oraindik beste informazioarik eman ezin duten arren, durangar gazte bat joko honen biktima bat izan daiteke.
Duela urtebete inguru Errusian sortu zen eta sare sozialetan zabaltzen ari den 50 probatako jokoa "oso arriskutsua" dela jakinarazi du Ertzaintzak eta parte hartzaileak suizidiora bultzatzen dituela. Joko honen bitartez, gazteek zenbait proba egin behar dituztela, eta hauek modu askotakoak izan daitezkeela adierazi dute. Esaterako, parte hartzaileak goizaldean beldurrezko filmak ikusi behar dituzte, altura handiko lekuetatik ibili behar dira, esku eta hanketan zauriak egin behar dituzte, eta beraien buruaz beste egitera bultzatzen dituzte.