Bertako ikasle izandako lau musikarik kontzertuak eskainiko dituzte, musika eskolan

Itsaso Esteban 2017ko mai. 11a, 17:20

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasle izandako lau musikariren kontzertuak izango dira, maiatzean, musika eskola horretan. Elena Arbonies klarinete-jotzaileak eskainiko du lehenengo kontzertua, bihar, 19:30ean. Maiatzeko beste hiru egunetan, Asier Elias, Karol Argiarro eta Dani Del Vallek eskainiko dute emanaldia, musika eskolako aretoan.

Elena Arboniesen biharko emanaldiaren ostean, Asier Elias bateria-jotzailea arituko da, maiatzaren 19an, Durangoko musika eskolan. Maiatzaren 27an, 12:00etan, Karol Argiarro txistulariak eskainiko du kontzertua, eta egun berean, 19:00etan, Dani Del Valle gitarristak joko du.

Ikasi zuten musika eskolan jotzera gonbidatu dituzten lau gazte durangarrak goi mailako musika ikasketak egiten dabiltza, gaur egun, Musikene Euskadiko Goi Mailako Kontserbatorioan eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!