Fair Play Durango Padel Klubak antolatutako laugarren txapelketak premia bereziak dituzten haur eta gazteen familien Geu Be elkarteari lagunduko dio aurten. Torneorako izen-ematea maiatzaren 18, 19 eta 22an, 19:00etatik 21:00etara, egin daiteke Abadiñoko Eroski gunean. Kategoria bakoitzean (18 urtetik gorako emakumeen eta gizonen maila bana) 32 bikotek parte hartu dezakete gehienez.
Txapelketako ligaxkak ekainaren 2, 3, 4 eta 9an jokatuko dituzte. Azken fasea ekainaren 10ean eta 11n izango da Arripausuetako padel kantxetan.