Dozena bat nagusik parte hartu dute gaurko estreinaldian. Kurutziagan dagoen Adineko Egoitzatik irten, San Faustorantz jo, Landakotik pasa eta handik egoitzara buelta hartu dute. Guztira 3,5 kilometroko ibilaldia osatu dute, eta gehienek 80 urtetik gora dituzten arren, gustura amaitu dute. Euregaz batera Didaka Vila eta Gorka Estevez begiraleak joan dira, Siel Bleu fundazioko kideak.
"Osasun ona mantentzea eta autonomia handiagoa lortzea" dira helburuak, Pilar Ríos alkateordearen esanetan. Gainera, euren artean hartuemana sortuta, laguntasuna ere lantzen dute. Nagusiei hurrengo paseoetara apuntatzeko deia egin die, 94 465 74 51 telefonora deituta.