Deniba Konarek brontzezko domina jantzi du Espainiako txapelketan

Joseba Derteano 2017ko mai. 8a, 16:00
Deniba Konare eskumaldean (Argazkia: Gabi Juan)

Durango Judo Taldeko Ainhoa Alonsok ere parte hartu zuen kadete eta haur-kategoria mailako txapelketan.

Iazko esperientziak lagunduta, Konarek nagusitasunez egin zuen finalerdieterako bidea Valentzian jokatutako txapelketan. Finalera sailkatzeko borrokaldian urduritasunak ez zion utzi bere ohiko maila ematen eta aurreko torneo batean menderatua zuen arerio batek kanporatu zuen. Brontzerako borrokaldia erraz irabazi zuen.

Ainhoa Alonsorentzat lehenengo parte hartzea zen eta esperientzia pilatzeko balio izan zion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!