Ageda Ibarraren margolanak, Napozt tabernan

Anboto 2017ko mai. 8a, 10:28

Ageda Ibarra durangarraren olio-pinturen erakusketa dago, maiatzaren 31ra arte, Durangoko Napozt tabernan ikusgai. 13 urteko durangarrak egindako 14 lanek osatzen dute bere lehenengo erakusketa hori.

Duela sei urtetik Durangoko Kurutziaga margo akademian ikasten du Ibarrak, eta azken hiru urteetan akademia horretan egindakoak dira Napozt tabernako erakusketarako aukeratu dituen koadroak.

Umetatik izan du marrazteko zaletasuna Ibarrak, eta azken urteotan Kurutziaga margo akademian egindakoak dira Napozt tabernan bildu dituen olio-pinturak. Pozik, oso motibatuta, eta tabernako zein akademiako arduradunei oso eskertuta dago Ibarra, erakusketa ipintzera bultzatu dutelako.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!