'Mundua irribarrez begiak irekita sentitzeko' erakusketa Ibaizabal ikastolako tabernan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 4a, 17:06

Ibaizabal ikastetxeak Durangaldeko sortzaileei beraien erakusketak egiteko espazioa eskaintze aldera, lehen erakusketa martxan jarri du.

Eñaut Aiartzaguena iurretarraren erakusketa ikusgai dago Durangoko Ibaizabal Ikastolako tabernan, gaurtik ekainaren 16ra arte. Ibaizabalera bertaratzen direnek 'Mundua irribarrez, begiak irekita sentitzeko' erakusketa aurkituko dute; 14 ilustrazioz osatutako erakusketa. Gainera, Aiartzaguenak egindako lanak erosteko aukera eskainiko dute Ibaizabalen.

Bestalde, Ibaizabal ikastolako tabernako kideek jakitera eman dutenez, durangaldeko sortzaileei espazioa eskeintzea gura dute. Beraz, tokiko artisteei gonbidapena luzatzen diete Ibaizabal ikastolako tabernako hormetan beraien lanak jar ditzaten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!