‘Kanpai joka’ erakusketa inauguratuko dute Museoan, gaur

Itsaso Esteban 2017ko mai. 4a, 10:55

Gaur, 18:30ean, inauguratuko zuten ekainaren 11ra arte Durangoko Arte eta Historia Museoak hartuko duen Kanpai joka erakusketa. Satur Peña eta Isabel Aliaga artistek elkarregaz sorturiko Equipo Saisa proiektuan egiten duten lanaren erakusle da bilduma hori.

Kanpaien irudiak agertzen dituzten grabatuak daude erakusketan. “Pazientziaren, teknikaren eta esperientziaren fruitu diren grabatuok lotsaz irten dira jendaurrera, ikusleen begirada jasotzera”, diote egileek; “orduan osatuko da obra”.

Maiatzaren 23an, 18:30ean, Durangoko Arte eta Historia Museoan egongo dira Peña eta Aliaga, erakusketa bisitatu gura dutenei euren lanari buruzko azalpenak ematen. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!