Santiago Yaniz argazkilariaren paisaiak Elorrion ikusgai

Itsaso Esteban 2017ko mai. 4a, 09:00
Argazkia: Santiago Yaniz

Maiatzaren 31ra arte, Elorrioko Iturri kultur etxean Santiago Yaniz argazkilari bilbotarraren Bizkaia izadi sublimea izenburuko argazki erakusketa egongo da ikusgai.

1980tik dihardu argazkilari eta kazetari lanetan Yanizek, eta Euskal Herriko paisaien, naturaren eta pertsonen 500.000 iruditik gorako artxiboa osatu du. Elorrion, Bizkaiko lurraldean egindakoak ipiniko ditu ikusgai.

Artefaktu teknikoak saihestuz, natura ikertuz, argiak kudeatuz eta meteorologiak eskaintzen dituen uneak aprobetxatuz egindako argazkiak dira Yanizen Bizkaia izadi sublimea erakusketakoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!