Poesia eta Pentsamendua zikloaren X. edizioa ospatuko dute datorren astean

Itsaso Esteban 2017ko api. 28a, 15:02
Ramón Andrés poeta iruindarrak eskainiko du lehenengo berbaldia.

Maiatzaren 3an eta 4an egingo dute Poesia eta Pentsamendua zikloaren hamargarren edizioa, Durangon. Poesiari buruzko berbaldi eta errezitaldi bana izango dira datorren asteko hitzordu bietan.

Ramón Andrés poeta iruindarrak Poema eta bere utopiak berbaldia eskainiko du maiatzaren 3an. Andresen hitzaldiaren ostean, Leire Bilbao eta Garazi Ugaldek errezitaldia eskainiko dute.

Maiatzaren 4ko saioa, Elena Medelen berbaldiagaz hasiko da: Hona hemen belardi bat. Lengoaia eta faminismoa XX. mendeko emakume poetengan izenburuko saioa eskainiko du. Ondoren, Angel Erro eta Irati Goikoetxeak eskainiko dute poesia errezitaldia.

Durangoko Arte eta Historia Museoan, 19:00etan, izango dira Poesia eta Pentsamendua zikloaren barruko bi emanaldiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!