200 ziklista gazte batuko ditu Bizikleta Egunak

Joseba Derteano 2017ko api. 28a, 14:05

Domeka honetan Bizikleta Eguna antolatuko dute Durangon. Bizkaiko taldeetako gazterik gehienak batuko ditu, 200 bat guztira.

Aurretik, 10:30ean, txirrindularitzarako zaletasuna sustatzea helburu duen laskerketa herrikoia antolatu dute. Ezkurdin hasiko da, eta 6-14 urte artekoei zuzenduta dago. 10 urtera artekoek itzuli bi emango dizkiote 1,3 kilometroko zirkuituari, eta nagusienek lau. Izen-ematea doakoa da eta egunean bertan egin daiteke, 09:30ean hasita. Edozein motatako bizikleta eraman daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!