Tabirako Baquék igoera du jokoan La Salleren kontra

Joseba Derteano 2017ko api. 28a, 11:01

Erregional mailako taldea (Argazkia: www.tabirako.eus)

Erregional mailako taldeak denboraldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Landako kiroldegian.

Irabazten duena mailaz igoko da eta galtzen duenak beste aukera bati itxaron beharko dio. Ez dago besterik. Emakumeen erregional mailako Tabirako Baqué taldeak hil ala biziko partidua jokatuko du zapatu honetan. Horregatik, klubak zaleen berotasuna eskatu eta Landako kiroldegia betetzeko deia egin du.

Urtarrileko pattalaldia kenduta, denboraldi bikaina osatu dute eta igotzeko aukerekin heldu dira biharko partidura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!