Durangoko PSE-EEk ere Oier Gomez preso gaixoaren askatasuna eskatu du

Markel Onaindia 2017ko api. 26a, 12:45

Oier Gomez preso gasteiztarrari sei hileko bizi itxaropena eman diote, minbiziagatik. EH Bilduk bere askatasuna exijitzeko mozioa eraman zuen bilkurara, eta nobedade lez PSE-EEk babestuta, aurrera egin zuen. Herriaren Eskubideak ere alde bozkatu zuen.

 

 

Alderdi sozialistak Eusko Legebiltzarrean bat egin zuen ekimenagaz, eta durangarrek jarrera horri jarraitu diote. EAJk, ostera, aurka bozkatu zuen PPgaz batera. Aitziber Irigoras alkatearen esanetan, "edukiagaz guztiz ados" daude, baina ez mozioa herririk herri eztabaidatzeagaz. Gaia lantzeko unean, Goiztidi Diaz eta Harri Guridi zinegotziak bilkura aretotik irten ziren. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!