Atzo heldu ziren Japoniako Kitakyushu herrira eta asteburuko torneoa prestatzen dabiltza Eusebio Quebedo hautatzaileak deitutako 12 jokalariak. Uribarri Barrutieta, beste behin, zerrenda horretan dago.
Zapatuan Ameriketako Estatu Batuak taldea izango dute kontrario 03.30etik aurrera (hemengo ordua). Ondoren Canadaren kontra jokatuko dute eta azkenik Ingalaterraren aurka.