Jaime Castrillok irabazi du Aitor Bugallo Memoriala

Jone Guenetxea 2017ko api. 13a, 19:17

Lizarte taldeko Jaime Castrillo txirrindulariak irabazi du gaur arratsaldean Durangaldean antolatutako Aitor Bugallo Memorialaren bigarren edizioa, elite mailan. Goizeko junior mailako lasterketa, Beste Alde La Tostadora taldeko Mark Donovanek irabazi du.

Duranguesa Txirrindulari Elkarteak bigarrenez antolatu du Aitor Bugallo Memoriala, gaur, Durangon. Goizeko 10:00etan junior mailako 200 txirrindulari Eguzkitzatik abiatu dira. Irabazlea Beste Alde La Tostadora taldeko Mark Donovan izan da. Oier Lazkano (Elprox) bigarren heldu da Ezkurdiko helmugara eta Ibon Lizundia (Aranako) hirugarren.

Arratsaldean, elite mailako 200 txirrindularik parte hartu dute bigarren lasterketan. Lizarte taldeko Jaime Castrillo izan da Ezkurdira aurretik heldu dena. Carlos Cobos (Caja Rural RGA) izan da bigarrena, eta Carlos Ruiz (Lizarte) hirugarrena.

 

(Argazkia: @scduranguesa)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!