400 txirrindulari batuko ditu, Aitor Bugallo Memorialaren bigarren edizioak. Junior mailako 200 txirrindulari 10:00etan abiatuko dira Eguzkitzatik. 80 kilometroko ibilbidea egin ostean, Ezkurdin izango dute helmuga. Beste Alde La Tostadora herriko taldeak proba honetan parte hartuko duela azaldu dute Duranguesa txirrindulari elkarteko antolatzaileek.
Elite mailako beste 200 txirrindularik arratsaldeko proba lehiatuko dute. 15:30ean dute hitzordua. Caja Rural, Lizarte, Aldro eta herriko Eiser-Hirumet taldeek parte hartuko dute, besteak beste. Iazko lehenengo bi sailkatuek aurten ere parte hartuko dute profesionaletarako jauzia eman eta gero. Basque Country Murias taldeko Oscar Rodriguezek eta Movistar taldeko Richard Carapazek.