Alex García: "Laister garaipenen bat heltzea espero dut egin dugun lana azaleratu dadin"

Jone Guenetxea 2017ko api. 10a, 12:54

Cafés Baqué-BH taldearen aurkezpena Tabiran

Cafés Baqué-BH taldeak denboraldi hasierako aurkezpena egin du, gaur goizean, Tabiran. Alex Garcia taldearen zuzendariak tarteka Marino Lejarreta eta Ruben Gorospe txirrindulari ohien laguntza izango du. 23 urtetik beherako 16 txirrindularik osatzen dute taldea. Hurrengo erronka Bidasoako Itzulia izango da. Aitziber Irigoras Durangoko alkateak ere aurkezpenean parte hartu du. 

Alex García zuzendariak azaldu duenez, talde honengan ilusio handia jarri du. "Taldean konplizitate handia dugu. Laister garaipenen bat heltzea espero dut egin dugun lana azaleratu dadin", dio zuzendariak. Taldearen hurrengo erronka Bidasoako itzulia da. Gainera, nazioarteko egitarau oparoa izango dute. 

Cafés Baqué-BH taldearen 39. denboraldia izango da hau. Antolatzaileek 40. urteurrenera begira jarrita daudela aurreratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!