Zazpigarren Begira Photo jaialdian parte hartzeko deialdia

Itsaso Esteban 2017ko api. 6a, 13:21

Urriaren 26tik azaroaren 18ra ospatuko dute Begira Photo jaialdiaren zazpigarren edizioa, Durangon. Iaz bezala, argazkizaleei deialdia luzatu diete beraien argazkiak bidalita jaialdian parte har dezaten. Aurten, mendia izango da argazki jaialdiaren gaia, eta argazkizaleek gai horren inguruan bidaltzen dituzten lan guztietatik hautatutako hogeigaz erakusketa kolektiboa antolatuko dute, Zornotzako Zelaieta zentroan.

Begira Photo 2017 jaialdiaren barruko erakusketa kolektibo horretarako hautaketan parte hartzea gura duten argazkizaleek ekainaren 30era arteko epea edukiko dute beraien argazkia aurkezteko (info@begiraphoto.com helbidera bidali behar dira argazkiak). Esan bezala, mendia gaiaren inguruko irudiak izan beharko dira, eta argazki bakarra aurkeztu ahalko du parte hartzaile bakoitzak.

Jaialdiaren Facebookeko orrian daude deialdiaren baldintza guztiak irakurgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!