Durangoko komertzioak adinekoei begira atsegin izateko nahia dute

Markel Onaindia 2017ko api. 5a, 13:30

Adineko Pertsonekin Hiri Atsegina da Durango, ofizialki horrela izendatuta baitago. Konpromiso horren baitan, nagusien bizitza hobetzeko proiektuak sustatzen dituzte, eta orain merkataritza arloan sakondu gura dute. Komertzioak ere adinekoei begira atsegin izateko nahia dute.

Adinekoekin Establezimendu Lagunkoia deitzen da kanpaina, eta, horren bidez, tratua hobetzeko ideiak jasoko dituzte merkatariek. Ekimenera batzeko deia egin du Pilar Rios alkateorde eta Gizarte Ekintzako zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!