Zap'ing film laburren lehiaketa badator, laugarrenez

Markel Onaindia 2017ko api. 4a, 13:12

Asteburu honetan da hitzordua, eta Zapaburu gazte konpartsakoek parte hartzeko deia luzatu dute. Eguenean amaituko da inskripzioa. Barikutik domekara bitartean sortu beharko dira laburmetraiak; domekan bertan egingo dituzte proiekzioa eta sari banaketa, 18:00etan, Plateruenean. 

Izena emateko Zapaburukonpartsa@gmail.com helbidera idatzi behar da, eguena epemuga izanik. Partaideek barikuan 16:00etan jasoko dituzte baldintzak, eta domekan 16:00etan entregatu beharko dute bideoa. "Aisialdi kontsumitzaile izatetik sortzaile izateko, gure aisialdiaren protagonista" bihurtzeko proposamena egin dute Zapaburukoek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!