Lasterketa erabakiko zuen ihesaldia Maza mendaterako igoeran sortu zen. Muñoz eta Garciak aurrera egin eta beste hiru txirrindularigaz boskotea osatu zuten. Horrela heldu ziren azken kilometrora. Muñozek erasoa jo eta bakarrik helmugaratu zen. Ana Usabiaga (Eustrak-Euskadi) eta Mavi Garcia sartu ziren ostean. Bizkaia-Durangok taldekako sailkapena ere lortu zuen Lorena Llamasen bosgarren tokiari esker.