Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Gernikako hitzordua gogoratu du gaurko kontzentrazioan

Anboto 2017ko api. 1a, 17:14

Gaurko kontzentrazioko irudia.

 

Apirilaren 29an eta 30ean errefuxiatuen egoera salatzeko eta irtenbideak eskatzeko ekintzak antolatuko dituzte Gernikan.

 

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak gaur Durangon egin duen kontzentrazioa, ohiko aldarrikapenagaz batera, gonbidapen bat ere izan da. 'Ongi Etorri Gernika 2017' irakurri zitekeen eusten zuten pankartan, Bizkaiko udalerri horretan apirilaren 29an eta 30ean antolatuko duten ekimena iragarriz.

Gernika 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten eta 80 urte geroago milioika biztanle “beste Gernika batzuetatik ihesi” dabiltzala gogoratu dute.

Gernikako ekimenaren gaineko informazioa www.ongietorrierrefuxiatuak.info webgunean jaso daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!