Bost urtez jarraian eskuratu du Pagonabarrak sari hori, eta lehiaketan parte hartzeko gehienezko adina betetzen duenez, hauxe izan da lehiaketan parte hartu duen azken urtea.
Saridunak izan diren Pagonabarrak eta Sagalak ezezik, Durangoko musika eskolako eta kontserbatorioko beste hiru txistularik ere parte hartu dute Euskal Herriko txistulari gazteen lehiaketa horretan: Aner Urberuagak, Amaia Sanzek eta Mikel Gonzalezek.