Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu du udalak, eta atari guztietan bandoa jarriko du, "herritarrek eraso larri honen berri izan dezaten". Emakumeari babesa erakutsi dio, eta udalaren baliabideak eskaini ere bai.
Eguenean 20:00etan, Andra Marian, mugimendu feministak deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du instituzioak.