Gaztea aurpegia estalita sartu da okindegira, eta kutxako dirua eskatu dio dendariari. Honek 112ra deitu du, baina gazteak ez du alde egin eta ertzainak etortzerakoan harrapatu egin dute. "Susto txikia" izan dela esan dute okindegikoek.
BM supermerkatuak Mikeldi kalean duen okindegian gertatu da, arratsaldeko 17:00ak inguruan. Adin txikikoa komisaldegira eraman dute, eta gero gurasoen esku utzi. Ertzaintza gertakaria ikertzen dabil.