Gimnasia erritmikoa protagonista

Joseba Derteano 2017ko mar. 24a, 12:00

Bizkaiko Kimu eta haur-kategoriako gimnasta gazteek hitzordu inportantea dute zapatua honetan, Durangon. Landako kiroldegiak eskolarteko txapelketako bigarren fasea hartuko du egun osoan zehar, eta tartean Uztai taldekoak egongo dira.

Bestalde, haur kategoriako banakako txapelketan Olazarmendi klubeko Ana Fernandez Arroyabe finalerako sailkatu zen Sopelako jardunaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!