Ekainaren 10ean eta 11n Frantziako Beaujoulais tour prestigiotsuan parte hartuko dute. Egun bitan hiru etapa lehiatuko dituzte. Nazioarteko bigarren hitzorduak Erresuma Batura eramango ditu uztailean. Reservoir tourrean parte hartuko dute, Newcastle inguruan. Duranguesako ordezkariek azaldu dutenez, “Erresuma Batuan kontinental mailan dauden talderik gehienak ibiliko dira eta, seguruenik, urte osoan izango dugun mailarik altueneko proba izango da”. Azkenik, uztail amaieran, hiru klasika lehiatuko dituzte Flandesen (Belgika).
Eiser-Hirumet Duranguesa eta Punta Galea txirrindularitza elkarteen artean osatzen duten taldea da.