Joseba Kerejeta gogoratuko dute Bilboko Kedada Pescasub topaketan

Anboto 2017ko mar. 22a, 09:50

Urpeko arrantzako munduak Kerejeta gogoratuko du zapatuan.

Kedada Pescasub urpeko arrantzaren inguruko topaketa bat da. Urtero herri desberdinetan antolatzen dute eta aurten Bilbon izango da. Topaketako egitarauaren barruan Joseba Kerejeta omenduko dute zapatuan, 17:00etan, Bilboko Occidental Hotelean. Kerejeta durangarra 2016ko apirilean hil zen urpeko arrantza egiten zebilela. Zapatuan, Kerejetaren senitartekoak bertan direla Marc Mayoralek plaka bat emango die eta Kerejetaren lagun izandako Josetxo Errondosorok Kerejetaren gaineko oroitzapenak partekatuko ditu, 20 minutuko bideo baten ostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!