Los Hermanos Bolingaren clown ikuskizuna, bihar, Sapuetxen

Itsaso Esteban 2017ko mar. 22a, 10:30

Los Hermanos Bolinga, Gorka Ganso eta Txefo Rodriguez aktoreak, gonbidatu dituzte La Noche Boluda zikloaren martxoko emanaldia eskaintzera. Bihar, 21:00etan, Sapuetxe Gaztetxean izango da hitzordua. Puestos en libertad izenburuko antzezlana eskainiko dute.

Bizitzaren alderik basatienean bizitzera ohituta dauden pertsonaia esperpentiko biren ibilerak kontatzen ditu ironiaz landutako clown ikuskizun horrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!