Durango eta Kobane senidetzea ospatuko dute

Markel Onaindia 2017ko mar. 20a, 15:42
Kobane hiri kurdua Durangogaz senidetzeko lehen pausoa eman zuten ekainean.

Martxoaren 25ean Durango eta Kurdistango Kobane hiria senidetzea ospatuko dute, Plateruenean egingo den jaialdi bategaz. Izan ere, egun bat lehenago,  barikuan, egingo dute senidetzeko ekitaldi ofiziala udaletxean. Kobanez gainera, Bartzelona ere senide lez hartuko du Durangok; hirurak bonbardatuak izandakoak dira. Kurdistango ordezkari bat eta Jaume Asens Bartzelonako alkateordea etorriko dira.

Durangaldeko lagun talde bi Kurdistanen egon ziren iaz, eta hortik dator senidetzearen ideia. Rojavan dago hiria, Siriako partean. Mikel Gandarias, Adrian Zelaia eta Jon Bingen Landabidea durangarrak bertan egon ziren, Markel Brouard bilbotarragaz batera.

25ean, 18:00etan hasita, Kurdistango kultura eta gastronomia ezagutzeko aukera egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!