Frantzian domina berri bat irabazi du Aimar Aiartzaguenak

Anboto 2017ko mar. 20a, 13:56
Aimar Aiartzaguena dominagaz

Urtarrilean urrezko bat irabazi zuen; oraingoan brontzezkoa jantzi du.

Frantziako Saint Cyprien herriko VIII. Nazioarteko txapelketak haur-kategoriako 650 parte hartzaile batu ditu asteburuan. Durango Judo Taldeko lau ordezkari zeuden tartean eta horietako batek, Aimar Aiartzaguenak, brontzezko domina irabazi du. Ez da Frantziako torneo batean nabarmentzen den lehenengo aldia. Urtarrilean Coulounieix-Chamiers herrian jokatutako torneotik urrezko dominarekin itzuli zen.

Oraingoan ezin izan zuen finalera arte heldu. Hainbat borrokaldi irabazi ostean gerora torneoa irabaziko zuen Uzbekistango gazte batek kanporatu zuen. Brontzerako borrokan, berriz, Frantziako ordezkari bat menderatu zuen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!