Musikaren sektoreko nazioarteko mintegi batean parte hartuko du Plateruenak, apirilean

Anboto 2017ko mar. 10a, 13:39

Europako Musika Kontseiluak bultzatzen duen Stamp Project jardunaldian parte hartuko du Plateruena kafe antzokiak. Apirilaren 28an eta 29an, Zipreko Nikosia hirian elkartuko dira, eta besteak beste, "Europa mailako kontaktuak landu eta baliabide digital berriak ezagutuko" dituzte.

Musikaren sektorean diharduten Europako beste eragile batzuekin, ekintzailetzae, jaialdi eta ekitaldien antolakuntzaz, audientzien garapenaz, integrazio sozialaz, saretzeaz, eta nazioarteko kooperazioaz jardungo dira, besteak beste, Plateruenaren ordezkariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!