Alex Mumbru eta Javi Salgado lako jokalariekin entrenatuta etxeratu ziren atzo Tabirako gazte mailetan jokatzen duten 800 bat gazte. “Bilbao Basket ez da Bilbo bakarrik, Bizkaia osoa da. Durangora etortzea ondo dago eta etorkizunera begiratzea da. Durango saskibaloia gertutik bizi den herria da eta sekula ez da jakiten etorkizunean zer gerta daitekeen”, adierazi zuen RETAbet Bilbao Basketeko entrenatzaile Carles Duranek.