San Antonio-Santa Rita, 150 urteko historia argazkitan

Anboto 2017ko mar. 7a, 13:28

San Antonio-Santa Rita ikastetxeak 150 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko ekitaldien artean, erakusketa bat ipini dute Arte eta Historia Museoan. Gaur zabalduko dute.

Bi fasetan garatuko da erakusketa. Lehenean, ikastetxeko artxiboko argazki zaharrak, orain arte erakutsi ez direnak, egongo dira ikusgai. Bigarrenean, martxoaren erdialdetik aurrera, ikasle eta irakasleen argazkiak izango dira erakusketaren oinarria.

1867tik hona
Klaratar mojak duela 400 urte etorri ziren Durangora, eta 1867an ikastetxea zabaltzea erabaki zuten. Andrentzako Bizkaiko lehen eskola izan zen, hasieran barnetegi lez funtzionatzen. 1937an ekin zioten eguneko zerbitzuari, eta 1072an barnetegia itxi zuten. Duela 18 urte klaratarrek ardura utzi eta kooperatiba bihurtu zen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!