Madrilgo Buitrago del Lozoya herrian lehiatutako lasterketan kilometro asko ihes eginda eman zituen Oyarbide arabarrak. Llamasek atzetik harrapatu zuenean elkarrekin jarraitu zuten. Azken metroetan Llamasek erasoa jo, Oyarbide atzean utzi eta lasterketa irabazi zuen. Atzetik Hoogeboom beste ihesaldi bateko azkarrena izan zen esprintean.
Eguaztenetik aurrera Valentziako Itzulian parte hartu du Bizkaia-Durangok.