Ainhoa Alonsok urrezko domina irabazi du Durangoko judo txapelketan

Joseba Derteano 2017ko ots. 28a, 08:00
Ainhoa Alonso erdian urrezko dominagaz.

Durango Judo Taldeko gaztea haur-kategorian eta 36 kiloz azpiko pisuan nagusitu zen.

 

Durango Uria judo txapelketak 330 judolari gazte eta 1.000 bat ikusle batu zituen asteburuan Landako kiroldegian. Durango Judo Taldeak 12 partaide izan zituen. Ainhoa Alonsoren urrezko dominaz gainera, zilarrezko eta brontzezko beste zazpi irabazi zituzten haur-kategorian zein kadeteetan. Sheila Conde, Deniba Konare, Josu Ayarzaguena eta Seyba Konarek zilarra jantzi zuten eta, Aimar Aiartzaguenak, Jon Mikel Beltranek eta Eneko Carballok brontzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!