Durangoko Institutua logo berri bila dabil, 50. urtemuga ospatzeko

Markel Onaindia 2017ko ots. 28a, 10:30

2017-2018 ikasturtean 50 urte beteko ditu Fray Juan Zumarraga Institutuak, eta logo berri bat aukeratzeko leihaketa sortu dute. Apirilaren 30era arte aurkeztu ahalko dira ideiak, eta 1.500 euroko saria egongo da jokoan.

Egungo logoak 15 urte ditu, eta arduradunek uste dute berritzeko ordua dela. Horrela, lehiaketa bidez egitea erabaki dute. Partaide bakoitzak logo bi aurkeztu ahalko ditu gehienez, bakarka zein taldeka. Logoak bidaltzerakoan, bigarren bertsio bat ondorengo lemagaz agertu behar da: "INSTITUTUA. 1967-2017. 50 URTE". durangobhi50@gmail.com helbidera bidali behar dira lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!