Eusko Jaurlaritzak "240.000 euroko zorra" duela Durangorekin kritikatu du EH Bilduk

Anboto 2017ko ots. 27a, 13:46

Biharko osoko bilkuran aurkeztuko du mozioa EH Bilduk.

ETSk (Eusko Jaurlaritzaren enpresa) Durangorekin "239.667,45 euroko zorra" duela kritikatu du EH Bilduk. Koalizioak jakitera eman duenez, 2012an lehen trenbidea zegoen tokia eremu urbanizagarri izatera pasa zen, beraz, ordutik aurrera ETSk 60.000 metro karratuengatik Ondasun Higiezinen Zerga ordaindu beharko zuen, urtean 47.933,46 euro.

"ETSk ez du ezer ordaindu 2012az geroztik, beraz, Bizkaiko Diputazioari beharrezko tramiteak egin ditzan eskatu gura diogu Eusko Jaurlaritzak gainontzeko jabeek bezala OHZ ordain dezan" salatu dute EH Bilduko kideek. "Ezin diegu herritarrei zergak ordaintzea eskatu eta gero beste alde batera begiratu ETS bezalako erakunde publiko batek ordaintzen ez duenean" gaineratu dute koaliziako kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!