Andaluziaren Eguna ospatuko dute flashmob bategaz

Markel Onaindia 2017ko ots. 22a, 12:20
Aurreko urteko argazkia.

Datorren martitzenean, otsailak 28, Andaluziaren Eguna izango da, eta Durangoko andaluziarren elkarteak flashmob bat antolatu du jaia ospatzeko. 19:00etan hasiko da Ezkurdin eta Andra Marian, eta horren ostean, 20:00etan, “ohorezko ardoa” edango dute elkarteko egoitzan.

Egitaraua ez da 28ra mugatuko, hala ere. Martxoaren 4an ikuskizuna eskainiko dute San Agustin kulturgunean, 19:00etan. Sarrerak 4 euro balio du; biharamunean bazkaria egingo dute Lapiko jatetxean, 14:15ean.

Bestalde, hilaren 18an, La flamencura todo lo cura tailerra emango dute egoitzan. “Flamenkoaren bidez familian harremanak izateko era berri bat aditzera ematen duen umorez beteriko ekintza” dela esan dute antolatzaileek. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute, 13 eta 17 urte artekoek 10 euro, eta 6 eta 12 urte artekoek 5 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!